Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Larrabetzuko euskaldun berrien seme-alaba euskaldun zaharren ezaugarri prosodikoez

Naia Eguskiza Sánchez, Iñaki Gaminde Terraza, Ander Olalde Bustinza, Aintzane Etxebarria Lejarreta, Ursua Gaminde

  • Euskaldun berriak ugarituz etorri diren heinean, seme-alabei euskararen barietate berria transmititu diete eta gazte horiek egiten duten barietatea da hemen aztertu nahi dena. Bestalde, Larrabetzu aukeratu da herri euskalduna delako eta barietate tradizionalekin batera barietate berri hauek nahasten direlako. Beraz, alde batetik, talde honetako hiztunek euskararen barietate berria daukate ama hizkuntzatzat, baina, beste alde batetik, bizi direneko ingurune sozialaren eraginez, bertako barietateen eragina daukate, txikitatik bertako gazte euskaldun zaharrekin batera bizi direlako.

    Gure aurreko lan batean (Gaminde et al, 2016b) azentu ereduaren eta oinarrizko esaldien intonazioaren aldakortasuna hartu genuen aztergaitzat informatzaileen belaunaldien eta generoaren arabera. Oraingo honetan talde honetako informatzaileen azentu ereduaren eta oinarrizko esaldien intonazioaren ezaugarriak aztertuko ditugu eta adin bereko barietate tradizionaleko hiztunen gauzapenekin erkatuko ditugu. Hortaz, lan honen helburu nagusia da deskribatzea talde honetako hiztunen azentu eta intonazio ereduak eta erkatzea bertako barietate tradizionalekin, jakiteko bateratzen diren edo talde homogeneo eta bereiz bi osatzen duten. Lana egin ahal izateko, hiztun talde bakoitzeko launa informatzaileren datuak erabili dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus