Irati de Pablo Delgado, Asier Romero Andonegui, Aintzane Etxebarria Lejarreta, Iñaki Gaminde Terraza
Ikerketa honen helburua da haurren garapen lexiko goiztiarra aztertzeko erabiltzen diren prozedura metodologiko ezberdinak arakatzea. Horretarako, lagin berarekin bi prozedura metodologiko desberdin aplikatu ziren: alde batetik, MacArthur-Bates inbentarioak bai euskararako bai gaztelaniarako sortutako bertsioak eta, bestetik, luzetarako behaketa. Lagina 16 eta 30 hilabete arteko 8 haur euskaldunek sortu dute. Haur kopuru horren erdiak euskara du ama-hizkuntza eta beste erdiak, berriz, gaztelania. Emaitzek inbentarioen balioa erakusten dute lexikoaren inguruko informazioa lortzeko, baina bere mugak ere badituzte, euren seme-alaben gehiegizko balorazioan oinarritzen direnak.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados