Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Lidergoa, fluxu-egoera eta produktibitatea enpresetan

  • Autores: Miguel González Simón, Galder Guenaga Garay, Goizalde Hernando Sarachaga
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 84, 2013, págs. 5-40
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Artikulu honen helburua da erakustea badagoela, lidergo eraginkor eta «emozional» baten bidez, enpresa-kultura «indartsu» bat sortzerik eta,horri esker, lanean fluxu-egoera indibidual nahiz kolektiboak sustatzerik.Horrela, artikuluan barrena fluxu-egoerari buruz ariko gara, batik bat Mihály Csikszentmihalyiren lanetan oinarrituta. Fluxu-egoera definitzeaz eta ezaugarritzeaz gain, hura errazten duten baldintzak ere zehaztuko ditugu.Halaber, fluxuak eta autorrealizazioak duten harremana ere bistaratuko dugu.Bestalde, datu «bitxi», deigarri eta esanguratsu bati azalpena ematen ahaleginduko gara: «lanean gertatzen da fluxu-esperientziarik gehien», Csikszentmihalyiren arabera. Hori azaltzeko, enpresa-kultura «indartsua»zertan datzan esango dugu; izan ere, gure iritziz, enpresa-kultura «indartsuen» magalean baino ez baita posible lanean fluxuaren eredua arrakastaz abiarazi eta funtzionaraztea. Eta argudiatuko dugu ezen enpresa-kultura«indartsuak» diseinatu eta errotzea lidergo-faktore eraginkor bati dagokiola,betiere adimen emozional handia erabiliz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno