Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Lidergoa eta Kapital Emozionalaren kudeaketa enpresetan

Miguel González Simón, Galder Guenaga Garay, Goizalde Hernando Sarachaga

  • Enpresetan aktibo ukiezinak bi eratakoak izan daitezke: a) aktibo intelektualak, «Kapital Intelektual» kontzeptuak jasotzen dituenak eta UZTAROko 66. alean aztertu genituenak (González Simón eta Guenaga, 2008), eta b) aktibo emozionalak, «Kapital Emozional» kontzeptuaren baitan biltzen direnak eta artikulu honetan aztertuko ditugunak.

    Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da enpresetan bai «Kapital Intelektuala» bai «Kapital Emozionala» bultzatzeko. Emozioak benetako aktibo produktiboak dira enpresarentzat; gizakiarentzat, ordea, emozioak «giza garapen integralaren» funtsezko osagaiak dira. Artikulu honetan aztergai izango ditugu lidergo eraginkor bat lortzeko Adimen Emozionalaren dimentsioak eta ezaugarriak. Horrez gain, emozionalki adimentsuak diren liderren gaitasun bereizgarriak ere bistaratuko ditugu. Eta, azkenik, Adimen Emozionalean oinarrituta, liderren tipologia bat proposatuko dugu.

    GAKO-HITZAK: Lidergoa · Aktibo ukiezina · Kapital Emozionala · Adimen emozionala · Liderraren gaitasuna.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus